Gaztazaleak gara

A Slice of San Sebastián

Gazta tarta hau Basque Cheesecake izenez ezagutzen da mundu osoan. Sare sozialetan bilatzen baduzu, bertsio ugari aurkituko dituzu planetako bazter guztietan, birala da eta. Gaur egun ez dago gure gazta-tarta baino euskaldunagorik. Baina bere jatorria Donostian dago. Bi eserekin. Eta ezin hobeto irudikatzen du donostiarren izaera: apur bat zakarrak kanpotik, baina gozoak eta krematsuak barrutik.

Dena 90eko hamarkadan hasi zen, Donostiako Alde Zaharrean. Gazta-tarta pintxoen proposamenean sartzen hasi zen. Bere ospea handituz joan zen pixkanaka. Eta zerbait bertakoa izatetik, zatika zatika, unibertsala izatera pasa zen. Basque Cheesecake-rekin txundituta gelditu direnen artean Donostia bisitatu ohi duten chef atzerritarrak daude, eta hauek beraien jatorrizko herrialdeetan hasi ziren egiten tarta. Hau guztia modu esponentzialean hazi zen The New York Times-ek euskal gazta-tarta 2021eko Zapore gisa aukeratu zuenean.

Donostiako zatitxo bat.

Irina eta glutenik gabea, baina zapore guztiarekin.
Ahoan desegiten den testura leun eta krematsua.
Gaztaren eta gozoaren arteko oreka gustagarria.
Goiko geruza txigortuak nortasun nahastezina ematen dio.

Osoa eramango dut

Lagunekin edo senitartekoekin partekatzeko, edo donostiar erako otordu baterako. Une bereziak ospatzeko, tarta osoa eraman dezakezu.

Zati bat nahi dut

Edozein unetan eta edozein lekutan jateko. Bizitza zorion-uneetaz osatzen delako, kasu honetan, gazta-tartaren zatiekin.

Probatu nahi duzu?

Zatoz gure BASSK Cheesecakers dendara eta ezin izango diozu tentazioari eutsi. Gure gazta-tarta hirian banatuta dauden The Loaf okindegietan ere aurkituko duzu. Gozatu!

Gure denda

Astelehenetik igandera
10:00 - 14:00
17:00 - 20:00

Gure dendak

Astelehenetik igandera
09:00 - 20:00
Astelehenetik larunbatera
09:00 - 20:00

Igandeak
09:00 - 14:00